Azpeitiko Alde Zaharra eta parrokiako Bakardadearen kapera ezagutzeko aukera izan dute gaurko bisita gidatuan parte hartu duten hogei lagun inguruk. Vicente Davila historialaria gidari izan dute bisitariek. Gaurko saioa gaztelaniaz izan da.
Bihar, igandea, euskaraz eskainiko dute bisita gidatua. Gaurkoan bezala, Azpeitiko Alde Zaharra eta Bakardadearen kapera ezagutzeko aukera izango dute bisitan parte hartzen dutenek. 12:00etan hasiko da bisita, herriko plazan.
Bisita gidatuan parte hartzea doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da 688 75 94 29 telefono zenbakira edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua bidalita edota 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.
Urola Turismoak aurtengorako antolatutako 2025eko Urola, historia eta paisaia bazterrak bisita gidatuen egitasmoaren barrukoak dira gaurko eta biharko bisita gidatuak.