Bazkaria eta omenaldia egin dituzte yogako ikasturtea agurtzeko

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 20a, 14:51

Yogan aritzen diren dozenaka emakume bazkari baten bueltan elkartu dira ikasturtea agurtzeko.

Ikasturtean zehar yoga ikastaroetan elkartzen diren dozenaka emakumek bazkaria egin dute gaur, ostirala, ikasturteari bukaera emateko.

Aurtengoan, gainera, omenaldia eskaini diete taldeko bi kideri, Maritxu eta Begoñari. Yoga ikastaroetan parte hartzen dute 84 urteko emakume hauek, eta "eredu" direla iritzi diote taldekideek. Lore sorta bana eman diete eta aurreskua eskaini.

Maritxu eta Begoña, 84 urterekin yoga egiteagatik omendu dituzten emakumeak. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide