Taher Ali ekintzaileak eta Palestinarekin Elkartasunako kideek hitzaldia eskainiko dute hilaren 26an Azpeitian

Maialen Etxaniz 2025ko eka. 20a, 12:00

Bilbon egindako mobilizazio bateko irudia. (Ecuador Etxea)

Palestinako egoera politikoaren azterketa eta Euskal Herritik egin beharreko ekarpenak izenburupean eskainiko dute hitzaldia Azoka Plazako aretoan, 19:00etan hasita. Hizlariek "Palestinaren kolonizazioa eta mendebaldeko estatuen rola" izango dituzte hizpide, besteak beste. 

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatuta, Palestinako egoera politikoaren azterketa eta Euskal Herritik egin beharreko ekarpenak hitzaldia izango da ekainaren 26an, ostegunez, Azpeitiko Azoka Plazako aretoan, 19:00etan hasita. Bertan, Taher Ali ekintzaile palestinarra eta Palestinarekin Elkartasunako kideak ariko dira hizlari.

Ali, erbestean bizi den bigarren belaunaldiko palestinarra da, Ateneo Palestinoko kidea. Palestinarekin Elkartasuna plataforma, berriz, palestinar herriaren erresistentziarekin elkartasunean Euskal Herriko hainbat eragilek elkarlanean osatutako ekimena da. Hitzaldian zehar hizpide izango dituzte, besteren artean, Palestinako gaur egungo egoera, gatazkaren nondik norakoak, mendebaldeko estatuek Israelekin izan dituzten harremanak eta gatazkan betetzen duten rola. Era berean, azalduko dute haien aburuz zergatik ez den posible  "bi estatuen ustezko konponbidea". 

Solasaldiarekin "komunikabide hegemonikoek eta alderdi politiko instituzionalek Palestinako genozidioaren inguruan zabaldu ohi duten diskurtsoa gezurtatzea eta gatazka politikaren bestelako ikuspegi bat hedatzea" nahi dute antolatzaileek. Horretarako hainbat galdera plazaratuko dituzte, horiei galderak emateko saiakeran: "Noiz hasi zen Palestinaren kolonizazioa? Zer paper jokatu zuten horretan mendebaldeko estatuek? Zergatik babestu behar dugu palestinar erresistentzia? Zer egin behar dugu Euskal Herritik?". 

Hitzaldia irekia izango da, eta nahi duen oro bertara daiteke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide