Erretz Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Korputz jaien atariko

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 19a, 12:30

Pertsona bat erretzean jokatzen.

Main tabernan izango da txapelketa, 17:00etan hasita. Izen-ematea han bertan egin beharko da. Hurrengo asteburuan, berriz, Elizkaleko festak hasiko dira.

Elizkaleko Korputz festak ate joka daude, eta ohi den modura, Erretz Txapelketarekin aurrea hartuko diote jaiei. Main tabernan egingo dute, 17:00etan hasita. Izen-ematea tabernan bertan egin beharko da.

Hurrengo astean, berriz, Korputz festetan murgilduko da Elizkale. Hilaren 26an, osteguna, hasiko dira ofizialki festak, 18:00etan. Ordubete beranduago meza egingo dute hil diren kaleko bizilagunen omenez, eta 20:00etatik aurrera, Enaitz eta Erkizi trikitilariek girotuko dute iluntzea Mendizale tabernaren aurrean.

Ostiralean, Juan Antxieta musika eskolak gaztetxoek kalejira egingo dute 18:00etan, eta Kantu Jirakoek erreleboa hartuko diete 19:00etan. Iluntzean, Porru DJ musikariaren txanda izango da.

Elizkalekoentzat, baina, larunbata izango da egun handia. Eguerdian hasiko da festa, Itsasi taldeko dantzariekin, eta arratsaldean berriro ere kalea hartuko dute herritarrek trikitilarien laguntzarekin. 20:00etan lagunarteko afaria egingo dute, Mendizale tabernan; aurrez izena eman beharko da, tabernan bertan. 20:30etik aurrera, Imuntzo eta Belokik hartuko dute eszenatokia.

Hona hemen Korputz jaietako egitaraua, osorik:

Ekainak 26, osteguna

  • 18:00. Jaien hasiera.
  • 19:00. Meza, kaleko hildakoen alde.
  • 20:00. Enaitz eta Erkizi trikitilariak, Mendizale tabernaren aurrean.

Ekainak 27, ostirala

  • 18:00. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
  • 19:00. Kantu Jirakoen kalejira.
  • 20:30-23:30. Porru DJaren emanaldia.

Ekainak 28, larunbata

  • 13:00. Itsasi taldeko dantzariak.
  • 19:30. Trikitilarien kalejira.
  • 20:00. Lagunarteko afaria, Mendizale tabernan.
  • Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
  • 22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.
  • 24:00. Zozketako zenbaki sariduna aterako dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide