Juan Antxieta musika eskolak 2024-2025 ikasturtea bukatu du, eta urtean zehar ikasitakoaren emaitza atzo erakutsi zuten jendaurrean Soreasu antzokian. 19:00etan hasi zen musika ikasleen jaialdia, antzokia jendez beteta zela. Kantu eta pieza ugariren interpretazioak eskaini zituzten ikasleek eta irakasleek; abesbatza, Banda Gaztea, tronpetak, perkusioa, Izar Berriak taldekoak, soka instrumentuak... entzuteko aukera izan zen Soreasun.
Atzoko jaialdian, Juan Antxieta musika eskolaren zozketaren zenbaki sarituak ere atera zituzten. Madrilen bi heldurentzako eta bi haurrentzako asteburu pasa Madrilen eta musikal bat ikusteko sarrerak da saria. Zenbaki saritua 2633 da eta ordezkoa 1963. Saritutako txartela dutenek hamabost eguneko epea izango dute hori musika eskolara aurkezteko.
Ikasturte bat bukatuta, berrirako prestatzen hasita daude Juan Antxieta musika eskolan. 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea zabalik dute, eta horren inguruko informazioa nahi dutenek musika eskolara jo dezakete.