Atzo, astelehena, amaitu zituzten Trinitate jaiak Nuarben, eta haurrek goza zezaten lan egin zuten arratsaldean auzotarrek. Horrela, umeentzako jolasak antolatu zituzten eta txokolate beroa prestatu zuten.
Iluntzean, berriz, Izer eta Narbaiza bikotearen erromeriak girotu zuen Nuarbe, jaiei amaiera alaia emanez.