Gipuzkoako erlezainen elkartearen eskutik, erleak eta haien ekarpen aberatsa gertutik ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean Erleen dantzaldia izeneko esperientzian parte hartu duten familiek.
Erleek ingurumenean eta gizakien elikaduran duten garrantziaz jabetzeko aukera izan dute, erlauntza bat ikusi dute gertutik, polena eta eztia dastatu dituzte, eta haurrek kandelak eta hazi bonbak egin dituzte.
(Argazkiak: Ekoetxea)