Azkoitia eta Zumarraga arteko Oleta mendian Trinitate jaia ospatzekoak ziren gaur, baina eguraldi txarra tarteko, Zumarragako Aginada auzoan egingo dituzte Oletan egitekoak ziren jarduera guztiak.
Urtero bezala, egun guztiko egitaraua prestatua du Oleta elkarteak. 10:00etan Aginagatik abiatuta Oletara igoera; 11:00etatik aurrera, hamaiketakoa, eta 12:00etan, meza. Elizkizunaren ondoren, gazteen arteko herri kirol saioa izango da, eta 14:30ean hasita, bazkaria egingo dute. Gainera, egun guztian zehar, Miren eta Agurtzane trikitilariek girotuko dute mendia.