Ibai Angulo eta Oier Etxeberria azpeitiarrak nahiz Peio Ziarsolo errezildarrak Espainiako Kilometro Bertikaleko Txapelketa jokatuko dute Euskal Selekzioaren elastikoa jantzita. Igande honetan izango da lasterketa, Villanuan (Huesca, Espainia). Lasterketa nagusian lehiatuko da Etxeberria, promesen kategorian Angulo eta jubeniletan Ziarsolo.
320 korrikalarik baino gehiagok parte hartuko dute Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketarako puntuagarria den 2K proba bertikalean. Korrikalariek 5 kilometroko distantzia egin beharko dute, ahalik eta azkarren Collarada gainera ailegatzeko.