Bihar arratsaldean areto futbola probatzera animatu ditu herritarrak Galaktik taldeak, kirol hori probatzeak Azpeitiko futbito taldean parte hartzeko harra piztu dezakeelakoan. 19:00etarako jarri dute hitzordua, kiroldegian, eta 16 urtetik gorako herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.
2023an sortu zuten Galaktik areto futbol taldea, erreportaje honetan esan zutenez, "lagunartean kirolaz gozatzeko". Iaz, Azpeitiko taldea kopa txapelketako hamabi talde onenen artean sartu zen, eta Bigarren Mailan jokatu du azken denboraldia.