Euskal Tenis Federazioak antolatutako Euskadiko Tenis Txapelketan azpitxapeldun izan da Izaro Sarasua nuarbetarra. Infantil mailako finala jokatu zuen atzo, igandez, Gasteizen, eta finala galdu egin bazuen ere, Espainiako Txapelketan aritzeko txartela eskuratu du.
Hain zuzen ere, datorren uztailaren 7tik 13ra parte hartuko du 13 urteko gazteak txapelketa horretan, Gironan (Katalunia). Donostiako Pinter Tenis klubeko kidea da Sarasua duela hiru urtetik.