Getariako erregina izan da eguerdiko protagonista

Julene Frantzesena 2025ko eka. 7a, 15:28

Getariako Txakolinaren Eguna tarteko, hainbat txakolindegitako edariak eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldekoek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Giro bikaina izan da eguerdi partean Perez Arregi plazan.

Getariako Txakolinaren Egunaren VIII. edizioa egin dute gaur eguerdian, Perez Arregi plazan. Hainbat txakolindegitako edariak eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldekoek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Eguraldia lagun, dozenaka herritar joan dira dastaketara, eta 12:30etik 14:30era bitartean, jan-edanaz gozatu dute horiek.

Aurtengoan zortzi upategitako txakolina dastatu ahal izan dute: Aitaren, Ameztoi, Arregi, Blai, Erlete Goikoa, Flysch, Mokoroa eta Ulazia. Gainera, giroa alaitzeaz Bankako Menditarrak taldea arduratu da, eta herritar hainbat animatu dira haien doinupean dantza egitera.

(Argazkiak: Kris Fernandez eta Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide