Urko Egañaren bertso sorta saritu dute Julene Azpeitia literatur lehiaketan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 6a, 14:43

Urko Egaña artxiboko irudi batean.

Durangoko Udalak antolatzen duen lehiaketan, bertsoen atalean irabazi du 18 urtetik gorakoen akzesita Egañak. Laugarren ebakuntzaren ondoren bertso sorta tarteko, 150 euro eskuratuko ditu. Sari banaketa ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, Durangon.

Julene Azpeitia literatur lehiaketako sarietako bat eskuratu du Urko Egaña bertsolari azpeitiarrak. Durangoko Udalak antolatzen duen gazteei nahiz helduei zuzendutako lehiaketan, bertsoen atalean irabazi du 18 urtetik gorakoen akzesita Egañak. Laugarren ebakuntzaren ondoren bertso sorta tarteko, 150 euro eskuratuko ditu.

Literatur lehiaketa horretan ipuin, olerki eta bertso onenak saritzen dituzte 1983az geroztik. Ipuin eta olerkien epaimahaia Joxe Garaizabalek, Maite Berriozabalek eta Leire Vargasek osatu dute aurtengoan, eta bertsoena, berriz, Eneko Abasolok, Irune Basagoitik eta Ander Elorriagak. Gaur jakinarazi dituzte horiek zein diren aurtengo edizioan saritutako lanak.

Sari banaketa ekitaldia hilaren 15ean, igandez, egingo dute, 12:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Diploma bana jasoko dute irabazleek, baita dagokien diru saria ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide