Saio jendetsuarekin agurtu dute Gure Ametsan Euskal Sagardoaren dastaketa zikloa

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 6a, 10:21

Gure Ametsako sagardo dastaketako parte hartzaileak eta antolatzaileak, atzo. (Utzitakoa)

Bosgarren eta azken hitzordua izan zuen atzo Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako egitasmoak, eta aurrekoetan bezala, harrera polita egin zioten herritarrek.

Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak herriko elkarte gastronomikoetan lehen aldiz antolatutako Euskal Sagardoaren dastaketa eta afari zikloa bukatu da. Gure Ametsa soziedadean egin zuten atzo ziklo horren barruko bosgarren eta azken saioa, eta aurrekoetan bezala, harrera polita egin zioten herritarrek.

Baina bereziki jendetsua izan zen Gure Ametsako dastaketa saioa, eta emakumeen parte hartzea ere nabarmena izan zen, aurreko asteetako hitzorduekin alderatuta. Antolatzaileek beraiek nabarmendu zuten datu hori.

Mikel Garaizabal enologoaren eskutik, sei sagardo mota dastatzeko aukera izan zuen atzo Gure Ametsa elkartean elkartutakoek.

Zutik, Mikel Garaizabal enologoa eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Unai Agirre, saioaren hasieran. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide