Azken egunotan festa giro bete-betean murgilduta izan dira Azpeitiko Sanjuandegi auzoan, baina Mantangorriri agur esanda, agurtu dituzte jaiak. 20:00ak jotzerako, Jose Antonio Agirre plazako balkoi batera igo dute festetako irudia den animalia, eta uneak berak duen triste ukitua areagotu du zeruak hartu duen itxurak; izan ere, trumoi eta tximista artean agurtu dute Mantangorri.
Festen amaierako ekitaldiaren aurretik, artisau azoka egin dute Jose Antonio Agirre plazan. Hainbat eskulangilek jarri dituzte postuak, eta herritarrak bertaratu dira haien produktuak ikustera nahiz erostera.
Otarrearen zozketa
Bestalde, otarrearen zozketaren zenbaki irabazlea ere jakinarazi dute. 1.753 da zenbaki irabazlea, eta 0867 zenbakia, ordezkoa.