Futbol Eskola Eguna ospatu du Lagun Onakek

Ihintza Elustondo 2025ko mai. 31a, 14:21

Klubeko gazteenei zuzendutako ekintzak gauzatu dituzte goizean, Garmendipe futbol zelaian. Futbol eskolako haurrek eta gaztetxoek partidak jokatu dituzte, eta, horrez gain, puzgarriak izan dira Garmendipen bertan. 

Lagun Onak futbol kluba egun berezia ospatzen ari da gaur: Futbol Eskola Eguna, hain zuzen ere. Klubeko gazteenei zuzendutako ekintzak gauzatu dituzte goizean, Garmendipe futbol zelaian. 09:00etatik 14:00etara, futbol partidak jokatu dituzte futbol eskolako haurrek eta gaztetxoek, eta, horrez gain, puzgarriak izan dira Garmendipen bertan. Zozketak ere egin dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide