Mantangorri auzora jaitsita, festetan murgildu ziren atzo Azpeitiko Sanjuandegin. Buruhandiekin eta trikitilariekin arratsaldea alaituta, gauean jarraitu zuen festak.
Hain zuzen ere, auzo afaria egin zuten hainbat lagunek Jose Antonio Agirre plazan, Sanjuandegiko festen ohiko bereizgarri diren zapi gorriak lepoan hartuta. 23:00etan, Dantzaki akademiakoen areto dantzen emanaldia izan zen, eta ordu berean hasi ziren kontzertuak karpan. Rodeo, Eraldatzen eta Laket taldeak aritu ziren zuzenean, eta jendetza bertaratu zen. Era berean, JOS_U, P4UL, House One eta Meritron disko jartzaileen emanaldiak izan ziren txosnan.