Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trena jarriko du zirkulazioan asteburu honetan ere. Ohi bezala, Azpeitiko museotik Lasaoko geltokira arteko joan-etorria egingo du trenak.
Honako egunetan eta orduetan irtengo du trenak Burdinbidearen Museotik:
- Larunbata, maiatzak 31: 12:00etan eta 17:30ean.
- Igandea, ekainak 1: 12:00etan.
Burdinbidearen Euskal Museoa lanegunetan, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era egoten da zabalik. Larunbatetan, berriz, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekitzen dute, eta igandeetan eta jaiegunetan –astelehenak izan ezik– 10:30etik 14:00etara.
Burdinbidearen Euskal Museoan "Europako tren bildumarik onenetakoa" du erakusgai Euskotrenek, era askotako ibilgailuekin: lurrun tren makinak, dieselak eta elektrikoak nahiz automotoreak eta bagoiak. Horiez gain, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiako makina erreminta multzorik osatuenetako bat ere erakusgai dago, baita XIX. mendearen bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumak ere.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943-15 06 77 telefono zenbakira deitu dezake edota museoa@euskotren.eus helbide elektronikora idatzi.