Lehenengo aldiz, artisauen azoka egingo dute Sanjuandegiko festetan. Igandean izango da, eta hamasei artisauk jarriko dituzte postuak, horien artean Azpeitiko hainbatek. 16:00etatik 19:15era egingo dute azoka, Jose Antonio Agirre plazan.
Arropa, kosmetika produktuak, pitxiak, garagardoa... Denetarik topatuko dute igande arratsaldean Sanjuandegira joaten diren herritarrek. Zehazki, honako artisau hauek ariko dira beraiek sortutako produktuak saltzen: Aldaxka, Ametsen Txokoa, AmuKi, Babalore, Bel.argi, Duendes Moni, Iratxoak Kimura, Kohpao Studio, Lamua, Magnolia osagarriak, Miara Design, Mimogoxo belarritakoak, Oihele kosmetika naturala, Olatz Aguado, Belarri-Tako, Sleepy Mimosa, Zampano amigurumiak eta garagardogileak.