Txikienek gurpil gainean gozatu dute Sanjuandegin

Nerea Uranga 2025ko mai. 25a, 19:29

Umeen Eguneko ekintzei haurrentzako bizikleta probek jarraitu diete Sanjuandegiko festen aurreko asteburuan. Gaur arratsaldean 3 urtetik 12 urtera arteko haurrentzako ekintzak antolatu ditu YK Riders taldeak, XJ Auzolaneanekin elkarlanean.

Aspaldi antolatu ohi zuten jarduera bat berreskuratu dute gaur Sanjuandegiko festetan. Izan ere, gaur arratsaldean gurpil gainean gozatzeko aukera izan dute txikienek, 3 urtetik 12 urtera arteko haurrek.

YK Riders taldeak antolatu ditu haurrentzako bizikleta probak, XJ Auzolanean taldearekin batera. Adinen arabera banatuta egin dituzte probak gaur arratsaldean. 3 eta 4 urteko haurrak Jose Antonio Agirre plazan muntatu duten zirkuituan ibili dira bueltaka. 5 urtetik gorakoak, berriz, Sanjuandegi auzoan muntatu duten zirkuituan ibili dira. Txikienek gidari Mantangorri ibili dute, eta hari segida egin dute proba. 7 urtetik aurrerakoek, berriz, hiru eta lau itzuli eman behar izan dizkiote auzoan zeharreko zirkuituari.

Gustura ibili dira haurrak biizikleta gainean lehian, eta bukaeran denek sari gisa goxokiak jaso dituzte.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide