Eguraldi ederrarekin gozatu dute Xoxoteko Egunaz

Nerea Uranga 2025ko mai. 25a, 15:34

Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta erromeria, paella, haurrentzako jolasak eta meza izan dira gaur Xoxoteko aterpearen bueltan.

Gaur maiatzeko azken igandea izanik eta urteroko usadioari helduz Xoxoteko Eguna ospatu dute mendizaleek. Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta ekintza ugari egin dira Xoxoteko aterpearen eta mendi tontorreko San Inazioren irudiaren bueltan, besteak beste, erromeria, haurrentzako jolasak, lore eskaintza hildako mendizaleen oroigarrian, meza eta domina banaketa izan dira. Jan-edanerako aukera ere izan da aterpearen bueltan elkartutako mendizaleentzat, hain zuzen Lagun Onak MBkoek paella prestatu dute.

Eguraldi bikaina izan da, eta Xoxoteko Egunaz gozatzeko aukera izan dute han bildukotako mendizaleek.

(Argazkiak: Ane Olaizola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide