Euskal eskola zirkuituko finalak jokatu dituzte Loiolako skate parkean

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 25a, 14:41

Dozenaka haur aritu dira gurpilen gaineko abilezia erakusten. 17:30ean izango da sari banaketa.

Hainbat haur eta gaztetxo gaur Loiolako skate parkean jokatzen ari den euskal eskola zirkuituko finaletan parte hartzen ari dira. 17:00ak aldera amaituko dituzte erakustaldiak, eta 17:30ean sari banaketa hasiko dute.

Euskal Herriko Irristaketa Federazioak antolatzen du txapelketa, eta gaur, finalaren egunean, egundoko trebezia erakutsi dute haur eta gaztetxoek skataren gainean. Hainbat herritar agertu da Loiolara, gurpil gaineko trikimailuez gozatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide