Erroten Egunean taloak egiten ikasi dute Igarako errotan

Nerea Uranga 2025ko mai. 25a, 13:21

Gipuzkoako IV. Erroten Egunean Loiolako Igarako errotan bisita gidatuak eta talo tailerra egin dituzte.

Gipuzkoako IV. Erroten Eguna ospatu dute gaur Loiolako Igarako errotan ere. Egun horri lotuta, Azpeitiko Udalak bi bisita gidatu eta talo tailerrak antolatu ditu.

10:00etan egin dute aurreneko bisita gidatua Loiolako Igarako errotan. Behin errota ezagututakoan, taloak egiten ikasi dute bisitako parte hartzaileek, aurrena nola egiten den ikusi eta entzun, eta gero, praktikan jarrita. Egindako taloak dastatzeko aukera ere izan dute parte hartzaileek. Bigarren txandako bisita eta tailerra 11:30ean izan da, eta orduan ere aurrekoen berdina egin dute.

Bi saioetan parte hartzeko izena aurrez eman behar zen, eta jende askok zuen hala eginda. Gero, ordea, izena emandako bat baino gehiagok huts egin dute bisita gidatuan eta tailerrean. Igarako errotako saioetara joan direnak, baina, gustura ibili dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide