Azken asteetan ez du eguraldiak asko lagundu, baina uda badatorrela kontuan hartuta, Azpeitiko Udalak ekainaren 2an zabalduko du kanpoko igerilekua, eta irailaren 28ra bitartean egongo da irekita. Horrenbestez, lau hilabetez egunero, 11:00etatik 20:00etara, kanpoko igerilekuaz gozatzeko aukera izango da.
Dena den, igeriketako ikastaroen eta entrenamenduen eraginez, kanpoko igerilekuarekin lotuta dagoen estalitako zatiak erabilera mugatua izango du ekainaren aurreneko eta irailaren azkenengo asteetan. Hau da ekainaren 2tik ekainaren 22ra eta irailaren 8tik irailaren 28ra, astelehenetik ostiralera, honako erabilera izango du igerilekuaren estalitako zati horrek:
- 11:00etatik 13:00etara: erabilera partekatua. Ikastaro eta entrenamenduen arabera, kale batzuk bakarrik egongo dira erabilgarri kanpoko erabiltzaileentzat. Erabiltzaileek bertako soroslearen erabakiak errespetatu beharko dituzte.
- 13:00etatik 14:00etara: itxita egongo da.
- 14:00etatik 17:15era: erabilera partekatua. Ikastaro eta entrenamenduen arabera, kale batzuk bakarrik egongo dira erabilgarri kanpoko erabiltzaileentzat.
- 17:15etik aurrera: itxita egongo da.
- Larunbatetan eta igandeetan, ordutegi osoan, 11:00etatik 20:00etara, egongo da erabilgarri.
Kanpoko igerilekurako sarrerari dagokionez, igerilekuko bazkideek doan izango dute, eta gainerakoentzat, eguneko prezioa 7,20 euro izango da (18 urtez azpikoek, ikasleek, langabeek eta jubilatuek 5,50 euro). Aurreko urteetan bezala, uda osorako eta hamar eguneko bonuak ere egongo dira eskuragarri.
Udalak aurreratu duenez, aurten ez da kantinarik egongo.