Hilaren 26an irekiko dute uztaileko eta iraileko udal kirol eskaintzetarako izen ematea

Nerea Uranga 2025ko mai. 21a, 08:30

Azpeitiko igerilekua kanpotik.

Udal kirol jardueren eskaintza haurrentzako nahiz helduentzako prestatu dute. Ikastaro guztietarako izen ematea maiatzaren 26tik 30era izango da eta horretarako orriak igerilekuko harreran jaso daitezke.

Azpeitiko Udalak osatu du uztailerako eta irailerako kirol jardueren eskaintza. Bi hilabete horietarako haurrentzako nahiz helduentzako hainbat ikastaro antolatu ditu. Jarduera horietan izena emateko epea maiatzaren 26tik 30era artean izango da, eta izena emateko orriak igerilekuko harreran eskuratu daitezke. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen baldin bada, zozketa egingo dute. Behin izena emateko epea bukatu ondoren ere izena emateko aukera egongo da, baldin eta taldeak osatu gabe badaude.

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoak antolatu dituzte. Bi adin tartetan banatuko dituzte haurrak, alde batetik 4 eta 6 urte bitartekoak, eta bestetik 7 eta 13 urte bitartekoak. Bi txandatan banatuta egingo dituzte ikastaroak: ekainaren 30etik uztailaren 18ra eta irailaren 8tik 26ra.

Helduentzako, berriz, era askotako jarduerak izango dira aukeran: cycling, total training, TRX, pilates, mantenu gimnasia, GAP, zumba fitness, zumba gold, total gazte eta igeriketa teknifikazioa. Ikastaro horiek astean bi egunetan izango dira.

Udako kirol eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, igerilekuko harrerara joan beharko da edota 943-81 41 21 telefono zenbakira deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide