Palestinako bandera eta haren askatasuna aldarrikatzen duen pankarta hartuta, elkartasun argazkia egin dute gaur Urola Ikastola BHIko irakasleek.
Palestinarrei elkartasuna adierazteaz gain, Isarel desegin dadila galdegin dute, eta Estatu sionistarekin harreman guztiak eten daitezela eskatu. Hain zuzen, atzo, Nakbaren 77. urteurrenean, pintaketak egin zituzten eskualdeko hainbat enpresetan, Azpeitiko Tecnalian eta Xubi Groupek Azkoitian duen egoitzan kasurako, Israelekin dituzten harremanak salatzeko.