Egin dute Euskal Sagardoaren bigarren dastaketa

Nerea Uranga 2025ko mai. 16a, 11:48

Basazabalen Euskal Sagardoaren dastaketa atzo. (Utzitakoa)

Atzo, ostegunez, egin zuten sagardoaren dastaketa zikloko bigarren kata Basazabal elkartean. Ekainaren 5era arteko ostegunetan sagardo dastaketak egingo dituzte soziedadeetan, elkarteetako kideek prestatutako afarien bueltan. Hurrengo hitzordua maiatzaren 22an izango da, Iturrin. 

Maiatzaren 8an hasi zuten Oilo-Soro elkartean Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako Euskal Sagardoaren dastaketa eta afari zikloa. Atzo, berriz, bigarren dastaketa saioa izan zen Basazabal elkartean. Bertan bildutakoek Gipuzkoako sagardo desberdinak probatzeko aukera izan zuten, baita haien inguruko xehetasunak ezagutzeko eta Basazabal elkarteko kideek prestatutako afariarekin gozatzeko aukera ere. 


Atzo Basazabalen dastatu zituzten edariak. (Utzitakoa)

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jartzen du edaria, eta elkarte bakoitzaren ardura da otordua prestatzea. Guztira, lau plater hotz edo bero, postrea eta kafea prestatu behar dituzte egitasmoan parte hartuko duten elkarte gastronomikoetako kideek. Mikel Garaizabal eta Telmo Iruretagoiena enologoek gidatutako saioak izango dira.

Ekainaren 5era arte, astero egingo dituzte dastaketak, ostegunetan, 19:30ean hasita. Hurrengo saioa Iturrin izango da, maiatzaren 22an.

Honako hauek dira hurrengo hitzorduak: 

  • Maiatzak 22: Iturri
  • Maiatzak 29: Zokoa
  • Ekainak 5: Gure Ametsa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide