Nerea Aldai Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen zuzendari izendatu dute

Nerea Uranga 2025ko mai. 16a, 09:44

Nerea Aldai.

Azpeitiko Udaleko EAJren zinegotzia da, eta gaur egun arte Azkoitiko Sidenor lantegiko mantenimendu mekanikoko arduraduna izan da.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburuak Nerea Aldai (Azpeitia, 1983) izendatu du Joko eta Ikuskizunen zuzendari.

Aldai Ingeniari Tekniko Industriala da, eta 2007tik Azkoitiko Sidenor Industrial S.L. enpresan aritu da lanean, 2019tik gaur egun arte mantenimendu mekanikoko arduraduna izan da.

Gaur egun Azpeitiko Udalean EAJ alderdiaren zinegotzia ere bada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide