Etiketa nutrizionalak irakurtzen ikasteko tailerra egingo dute Azoka Plazan

Nerea Uranga 2025ko mai. 16a, 08:00

Entsalada bat. (Guka)

Maiatzaren 22an izango da, 18:00etan hasita. Tailerra Aitziber Aizpuru dietista-nutrizionistak gidatuko du. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharra dago.

Elikagaien etiketak ulertzen ikasteko eta kontsumitzeko orduan erabaki onak hartzen jakiteko Etiketa nutrizionalen irakurketa izenburudun tailerra antolatu dute maiatzaren 22rako. Azoka Plazan egingo dute 18:00etan hasiko den saioa, eta doakoa izangoden arren, parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute honako loturan. Tailerraren gidari lanetan Aitziber Aizpuru dietista-nutrizionista ariko da.

Eliku zentroak eta Elikaguneak antolatu dute tailerra, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Horiek azaldu dutenez, kontsumitzen diren produktuen etiketa nutrizionalen informazioa ulertzea garrantzitsua da elikadura osasuntsua izateko. Horretarako, osagaien zerrendak ulertzen eta haien balio nutrizionala interpretatzen erakutsiko dute hilaren 22ko saioan. Gainera, aholku praktikoak emango dituzte eguneroko bizitzan elikadura ohitura osasuntsuagoak izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide