Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdian parte hartu duten hainbat film emango dituzte asteazkenean Soreasu antzokian. 18:30ean hasiko dira emanaldiak, eta doakoa izango da hitzordua.
Sei film ikusi ahal izango dituzte herritarrek, Euskal Herrian, Katalunian, AEBetan eta Argentinan ekoiztutakoak. Maria Morenoren ¿Dónde estas?, Mila Aquilaren Mdb, Julen Gorosabelen Inkognita, Amie Song-en Three, Javier Prieto de Paularen eta Diego Herreroren Solo Kim eta Ane Ines eta Lorea Lyonsen Azkena.