Sute txiki bat izan da Azpeitiko San Martin egoitzan, baina ez da inor zauritu

Ane Olaizola 2025ko mai. 7a, 20:30

Suhiltzailean, egoitzaren arrean lanean. (Aitziber Arzallus)

Galdararen sistema erre egin da, eta ondorioz, sute txiki bat piztu da 20:00etan. Dagoeneko itzaldu dute. 

Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan sute txiki bat piztu da 20:00etan, Ertzaintzaren esanetan, hango galdararen sistema erre egin baita. Ertzaintza bera, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa minutu gutxira bertaratu dira, eta une honetan (20:45) sua itzalduta dagoela jakinarazi du iturri horrek. Ezbeharra ez da harago joan, eta ez da inor zauritu. Udaltzainak, berriz, hango zirkulazioa bideratzen ari dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide