Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenaren lau bidaia antolatu ditu zubirako

Nerea Uranga 2025ko api. 30a, 16:31

Azpeitiko Burdinbidearen Museoko tren bat.

Bihar, larunbatean eta igandean lau lurrun tren jarriko dituzte zirkulazioan Azpeitiko museotik Lasaoko geltokira artean.

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lau lurrun tren jarriko ditu zirkulazioan bihartik igandera bitartean, eta horiek Azpeitian dagoen museotik Lasaoko geltokira arteko joan-etorria egingo dute.

Lurrun trenen honako egunetan eta orduetan irtengo dute Burdinbidearen Museotik:

  • Bihar osteguna, maiatzak 1: 12:00etan.
  • Larunbata, maiatzak 3: 12:00etan eta 17:30ean.
  • Igandea, maiatzak 4: 12:00etan.

Trenaren museoa lanegunetan asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era egoten da zabalik. Larunbatetan 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igande eta jaiegunetan –astelehenak izan ezik– 10:30etik 14:00etara zabaltzen dute.

Burdinbidearen Euskal Museoan "Europako tren bildumarik onenetakoa" du erakusgai Euskotrenek, era askotako ibilgailuekin: lurrun tren makinak, dieselak eta elektrikoak nahiz automotoreak eta bagoiak. Horiez gain, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiako makina erreminta multzorik osatuenetako bat ere erakusgai dago, baita XIX. mendearen bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumak ere. Informazio gehiago jakin nahi duenak 943-15 06 77 telefono zenbakira deitu dezake edota museoa@euskotren.eus helbide elektronikora idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide