Abel Segurolaren artaldea, Elosiagatik Txindokira

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 29a, 11:21

Segurolaren artaldea, atzo, Aralarrera bidean. (Amaia Segurola)

Atzo abiatu ziren Segurola Azkue sendikoak Aralar aldera, urteroko trashumantzia bidean. Uda amaiera arte hango larreetan ibiliko dira ardiak.

Joan den asteazkenean Ordizian (Gipuzkoa) Artzain Eguna ospatuta, eta igandean Berastegin (Gipuzkoa) larreen irekiera ekitaldia eginda, beren abereak uda sasoirako goi mendietako larreetara eramaten dituzten artzain eta ganaduzale asko egunetan ari dira trashumantzian, beren baserri eta etxealdeetatik larre horietarako bidea egiteko.

Aralar aldera ardiak trashumantzian eramango dituenetako bat da Abel Segurola. Asteburuko eguraldi txarrak planak atzerarazi dizkio Segurola Azkue sendiari, eta atzo abiatu ziren, azkenean, Elosiagatik Txindokiren magalean dagoen Beltzulegi txabola aldera.
Uda amaiera arte hango larreetan ibiliko dira Segurolaren ardiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide