Barrenetxe auzuneko 1., 2., 3. eta 4. zenbakien arteko eremua berrurbanizatzeko lanak egingo ditu Azpeitiko Udalak aurki, eta lan horien gaineko bilera irekia deitu du astelehenerako, apirilaren 28a, bereziki Barrenetxeko auzotarrei, baina gairekin interesa izan dezakeen herritar orori zuzenduta.
Auzotarrek izan ditzaketen ekarpenak eta zalantzak jasotzea da udalaren nahia, lanen proiektua xehatu aurretik. Sanjuandegiko auzo lokalean (igerilekuko eraikinean) egingi dute asteleheneko batzarra, 19:00etan.