Martxan da berriro Baigera II

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 25a, 10:25

Taberna beteta, atzo, Baigera II-n. (Mailo Oiarzabal)

Herritar ugari elkartu zen atzo arratsean jubilatuen Sanjuandegiko egoitzako tabernaren berrirekieran.

Hilabete luzez itxita egon ondoren, martxan da berriro Baigera II-ko taberna-jatetxea. Atzo arratsean ireki zituen berriro ateak jubilatuen Sanjuandegiko egoitzaren ostalaritza zerbitzuak, kudeatzaile berriekin, eta harrera bikaina egin zioten herritarrek irekierari.

Inauguraziorako, 19:00etatik 21:00etara pintxoak doan banatu zituzten, eta beteta egon zen Baigera II, barru zein kanpo, terrazan egoteko ere lagundu baitzuen giroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide