Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak aste honetan ireki du urteroko hitzorduetako baterako izen ematea: Oriora eta Aginagara egingo duten egunpasarakoa.
Maiatzaren 22an egingo dute aurten sagardotegiko bazkaria nagusi duen egunpasa. 10:00etan San Martin egoitzaren aurrean autobusa hartuta, Orion egingo dute lehen geldialdia. Han, nahi dutenek 12:00etako meza entzuteko aukera izango dute parrokian. Bazkaria, berriz, Aginagako Errasti sagardotegian egingo dute, 14:00etan.
Maiatzaren 22ko txangoan parte hartu nahi duten jubilatuek eta pentsiodunek maiatzaren 20ra arteko epea dute izena emateko, 40 euro ordainduta.