Hazparneko eta Urola ikastolako ikasleak udaletxean izan dira bisitan

Aitziber Arzallus 2025ko mar. 29a, 10:45

Hazparneko eta Urola ikastolako ikasleak Azpeitiko udaletxean, azto goizean. (Azpeitiko Udala)

Asteazkenean etorri ziren Azpeitira Hazparneko Elhuyar kolegioko 13-14 urteko ikasleak, eta bueltatu ziren etxera. Egunotan herria eta udaletxea ezagutzeko aukera izan dituzte, besteak beste.

Azpeitiko Urola ikastolako eta Hazparneko Elhuyar kolegioko 13-14 urteko 50 ikasle udaletxean izan ziren atzo goizean. Udal jarduerari buruzko galderak egin zizkieten Nagore Alkorta alkateari eta Ander Larrañaga zinegotziari.

Asteazkenean etorri ziren Hazparneko ikasleak Azpeitira, eta atzo goiza herria ezagutzeko baliatu zuten. Urola ikastolako ikasleekin bazkaldu ostean, arratsaldean itzuli ziren etxera.

1987tik senidetuta daude Azpeitia eta Hazparne.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide