Kultur taldeek diru laguntza eskatzeko epea zabaldu du udalak

Nerea Uranga 2025ko mar. 26a, 12:46

Itsasi Eguneko artxiboko irudia. (Mailo Oiarzabal)

Apirilaren 26ra bitartean egin beharko dituzte taldeek eta elkarteek diru laguntza eskaerak Azpeitiko udaletxean. Kultur sorkuntza babesteko eta herriko kultur eta aisialdi eskaintza zabaltzen eta hobetzen laguntzeko laguntzak direla azaldu du udalak.

Azpeitiko Udalak zabaldu du kultur taldeentzako diru laguntza eskatzeko epea. Udalak diruz lagunduko ditu herriko kultur elkarteak, "kultur sorkuntza babesteko eta Azpeitiko kultur eta aisialdi eskaintza zabaltzen eta hobetzen laguntzeko asmoz". Udalak 47.500 euro bideratuko ditu laguntza horietara.

Diru laguntza eskaerak apirilaren 26ra bitartean eskatu behar dituzte elkarteek. Egoitza Azpeitian duten irabazi asmorik gabeko erakundeek eska ditzakete laguntzak, aurrez aurre edo digitalki.  Diru laguntzen bidez, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten diren jarduerak lagunduko dituzte.

Diru laguntzen oinarriak osorik lotuta honetan aurki daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide