Elkar-ekinek gonbidatuta, Asier Blas nazioarteko politikan aditu eta EHUko irakasleak hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Eskuin erradikal zahar eta berriei begirada izenburupean, azken urteeotan eskuin muturrak Europan izan duen indartzeaz aritu zen besteren artean, eta saiora bertaratutako ehun lagun inguruk adi jarraitu zituzten haren azalpenak. Horren erakusgarri izan zen saioaren azken partean herritarrek izan zuten parte hartzea, asko hartu baitzuten hitza iritzia plazaratzeko zein galderak egiteko.