Landa eremuko etnografia landuko dute Grafiaz Betea egitasmoaren bosgarren saioan

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 26a, 07:45

Biharko saioan ikusi ahal izango denaren lagin bat. (Kulturaz)

Bihar izango du jarraipena Kulturaz kooperatibak antolatzen duen Grafiaz Betea egitasmoak, etnografia izeneko saioarekin. Usue Arrietaren lanak egongo dira ikusgai, eta bera arduratuko da saioa gidatzeaz.

Landa lanetan jasotzen den informazioaren antolaketa eta egituraketa izango ditu helburu Grafiaz Betea egitasmoaren bosgarren saioak. Usue Arrieta arrasatearrak gidatuko du eta, ohi bezala, Dinamoa sormen gunean egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek lotura honetan eros dezakete sarrera.

Irudiak sortzeko erabiltzen diren grafiak ezagutzera ematea da Grafiaz Betea egitasmoaren helburua, eta aurten hirugarren edizioa antolatu du Kulturaz kooperatibak. Ikasturte honetan, arte grafikoetatik pixka bat aldendu eta beste grafia batzuk ezagutzera egin dute jauzi, sinisten baitute grafia guztiak izan daitekeela lanerako iturri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide