Oraindik ere eros daitezke Bizardunakek ostiralean eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Julene Frantzesena 2025ko mar. 25a, 08:11

Bizardunak taldeko kideak.

Ostiralean 22:30ean hasita eskainiko du zuzeneko emanaldia taldeak. Hemeretzi eurotan eskura daitezke sarrerak, Kulturaz kooperatibaren webgunean. Zapatuko kontzerturako sarrera denak salduta daude aspalditik.

Bizardunak taldeak bi kontzertu eskainiko ditu asteburuan Azpeitian: ostiralean eta larunbatean izango da taldea Sanagustin kulturguneko agertokian. Bi egunetan 22:30ean hasiko dira zuzenekoak.

Zapatuko emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude aspaldidanik, baina oraindik eros daitezke ostiraleko hitzordurako sarrerak. Hemeretzi eurotan daude salgai, Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Hainbat urtez agertokietatik aldenduta izan da Bizardunak taldea, eta Azken iraina izenburudun birarekin martxoaren erdian ekin zion agertokietako itzulerari. Hain zuzen ere, Atarrabian (Nafarroa) eskaini zuen taldeak lehen emanaldia, gero Gasteizen, eta hurrengo hitzorduak Azpeitian izango ditu. Apirilean, berriz, Bilboko Kafe Antzokian izango da taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide