Asisko Urmenetak sorgin ehizaz solasaldia eskainiko du arratsaldean

Julene Frantzesena 2025ko mar. 26a, 08:00

Asisko Urmeneta.

Urolakoen Nafar Zuzterrakek antolatutako hitzaldi zikloko hirugarren hitzordua 19:00etan izango da, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Sorgin ehiza bere mendeurrenean (1525-2025) izenburupean eskainiko du hitzaldia nafarrak.

Urolakoen Nafar Zuzterrakek antolatuta, Asisko Urmenetak sorgin ehiza gai hartuta hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean. Talde horrek antolatutako hitzaldi zikloko hirugarren eta azken solasaldia izango da nafarrak Sorgin ehiza bere mendeurrenean (1525-2025) izenburupean eskainiko duena. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Honako lotura honetan irakur daiteke Urmenetari joan zen abenduan sorgin ehiza gaiaren bueltan Gukak egindako elkarrizketa. Izan ere, hark Azkoitian eskaini zuen Sorgin ehiza Euskal Herrian hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide