Txakurrentzako guneak egokitzeko asmoaz hitz egiteko bilera deitu du udalak

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 25a, 16:08

Txakurrentzat egokitutako Frantseskuako gunea, Zarautzen. (Zarautz Guka)

Txakurrak solte erabili ahal izateko zenbait gune prestatzeko asmoa du erakundeak. Dituen proposamenak azaltzeko eta herritarren ekarpenak jasotzeko deitu du batzarra martxoaren 31rako.

Txakurrak solte erabili ahal izateko zenbait gune prestatu nahi dituela eta, bilera deitu Azpeitiko Udalak datorren astelehenerako, martxoak 31; Azoka Plazako lehen solairuko aretoan egingo dute bilera hori, 18:00etan hasita.

Udalak azaldu duenez, "gero eta txakur gehiago" dago herrian, baina inguruko beste hainbat herritan ez bezala, animalia horiek solte ibili ahal izateko prestatutako gunerik ez dago Azpeitian. Horregatik, "eskaera bat badagoela iritzita, zenbait txakurgune egokitzeko asmoa" agertu du erakundeak.

Hain zuzen ere, gune horiei buruz esku artean dituen proposamenak azaltzeko eta herritarren ekarpenak jasotzeko deitu du udalak hilaren 31ko batzarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide