Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitan, hainbat film labur emango dituzte bihar, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea da ziklo honen helburua, antolatzailearen esanetan.
Planeta osoko urpeko irudiak ekarriko ditu Soreasura Cimasub zikloak eta, horrela, paisaia harrigarriak ikusteko aukera zabalduko die azpeitiarrei. Antzokirako sarrera doakoa izango da.