Josu Altzelai legazpiarrak irabazi du Gau Txori 2025 argazki rallya

Maialen Etxaniz 2025eko martxoaren 21a

2025eko Gau Txori argazki rally-ko irabazleak eta elkarteko kideak, atzoko sari banaketan. (AAE)

Atzo gauean egin zuten aurtengo Gau Txori rallyko sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartean.

Atzo iluntzean banatu zituzten Gau Txori rallyko sariak Azpeitiko Argazki Elkartean. Ohiturari jarraituz, eta sariak banatu aurretik, rallyra aurkeztutako argazkilarien argazki bildumen proiekzioa egin zuten. Aurrez jakinarazita bezala, irabazlea Josu Altzelai legazpiarra izan da, bigarrena Adiel Zabala eta hirugarrena Gorka Gomez. Herriko lehen sailkatua, hiru lehenetan ez saritua, Iñigo Olarte izan da.

Ikusgai jarri dituzte aurtengo sariketako irabazleen argazki bildumak, eta honako lotura honetan ikus daitezke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide