Bi teilatutatik xaflak erortzea saihesteko esku hartu dute suhiltzaileek Alde Zaharrean

Nerea Uranga 2025ko mar. 19a, 14:14

Udaltzainak Perez Arregi plazan, suhiltzaileak Erdikale 28an lanean ari ziren bitartean. (Julene Frantzesena)

Alde Zaharreko bi eraikinetako teilatuetako uralita xaflak kalera erortzeko arriskua zegoela eta, bi dei jaso ditu gaur Udaltzaingoak. Arriskua saihesteko esku hartu dute bi kasuetan.

Alde Zaharreko bi eraikinetako teilatuetan uralita xaflak solte eta kalera erortzeko arriskuan zeudela eta, bi dei jaso ditu gaur Azpeitiko Udaltzaingoak. Horrelako gertaeratan dagokion bezala, arriskua saihesteko suhiltzaileek esku hartu behar izan dute bi kasuetan. Goizean, herriko plazako etxebizitza baten teilatuan aritu dira lanean, eta 13:45 aldera Erdikaleko 28. zenbakiaren teilatuan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide