Arte eta diseinu ikastegiak (ADI) zeramika tailerra emango du apirilaren 12an, 10:00etatik 13:00etara, bere egoitzan –Josu Artetxe, 3–. Hasi berriei zuzendutako tailerra izango da, eta 18 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Tailerraren ostean, mokadutxoa egingo dute.
Plaza mugatuak dira, eta izena emateko arte eta diseinu eskolara joan beharko da, artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deitu. Parte hartu nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu.