Kepa Anabitarte ELAko sindikalistari buruzko liburua aurkeztu du Eneko Bidegainek

Nerea Uranga 2025ko mar. 13a, 11:40

Eneko Bidegain atzo Kepa Anabitarteri buruzko liburuaren aurkezpenean. (Nerea Uranga)

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako zikloaren barruan aurkeztu du Anabitarteri buruzko liburua baionarrak, Azoka Plazako aretoan. Hurrengo saioa martxoaren 26an izango da, Asisko Urmenetak sorgin ehizaz jardungo du ordukoan.

Urolakoen Nafar Zuzterrak antolatutako hitzaldi zikloaren bigarrena izan zen atzo, 19:00etan hasita, Azoka Plazako aretoan. Saio horretan, Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasleak ELA sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen Kepa Anabitarteri buruzko Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia (Pamiela) liburua aurkeztu zuen jendaurrean.

Solasaldiaren antolatzaile taldeko kide Mirari Bereziartuaren galderei erantzunez aurkeztu zuen baionarrak sindikalistari buruzko liburua.

Urolakoen Nafar Zuzterraren hitzaldi zikloko hurrengoa martxoaren 26an, asteazkenean, 19:00etan hasita, Azoka Plazako aretoan izango da. Asisko Urmenetak emango du hitzaldia Sorgin ehiza bere mendeurrenean (1525-2025) gai hartuta.

Hitzaldi eta solasaldien antolatzaileek atzo adierazi zutenez, hitzaldi eta solasaldi guztiak grabatu egiten dituzte, eta gero horiek ikus-entzuteko moduan jartzen dituzte Urolakoen Nafar Zuzterrak taldearen Youtubeko kanalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide