Matxinbentako kaskoan telebista ikusi ahal izateko kable berria jarri du udalak

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 11a, 10:34

Matxinbenta. (Azpeitiko Udala)

Auzotarrek bere garaian jarri zuten azpiegitura hondatuta, antena bidezko seinalerik jaso ezinda zeuden azken boladan herrigunean.

Matxinbentako herri kaskoko etxeetan telebista ikusteko moduan dira berriro. Herrigunetik beheraxeago dagoen antena baten seinaleari esker ikusten dute telebista Matxinbentan. Antena hori Azpeitiko Udalak jarri zuen, baina seinalea kaskoraino iristen ez zenez, antenatik kablea botata lortu zuten auzotarrek bere garaian telebista seinalea herri kaskoko etxeetara iristea. Auzotarrek auzolanean jarritako kablea zen hura, hain zuzen.

Urteen poderioz, ordea, telebista ikustea ahalbidetzen zuen kablea hondatzen joan da, eta azken boladan antena seinale bidezko telebistarik ikusi ezinda egon dira Matxinbentako kaskoan. Orain, egoera konpontzeko lanak egin ditu udalak, kablea eta zutoinak konponduta, eta telebistaren seinalea jasotze hasi dira berriz ere herriguneko etxeetan.

14.980 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Udalaren langileak, kable berria jartzeko lanetan. (Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide