Kepa Anabitarte sindikalistari buruzko liburua aurkeztuko du Eneko Bidegainek etzi

Julene Frantzesena 2025ko mar. 10a, 08:00

Eneko Bidegain. (Euskadi.eus)

ELA sindikatuko kidea izan zen Kepa Anabitarte, eta hari buruzko liburua jendaurrean aurkeztuko du 19:00etan hasita, Azoka Plazako aretoan. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan eskainiko du solasaldia baionarrak.

ELA sindikatuko kide izan zen Kepa Anabitarteri buruzko liburua aurkeztuko du etzi, asteazkenarekin, Eneko Bidegain unibertsitateko irakasleak. Anabitarteren bizitzako ibilbidea jaso du Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia (Pamiela) lanean.

Aurkezpena Azoka Plazako lehen solairuko aretoan egingo du Bidegainek, 19:00etan hasita. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan eskainiko du solasaldia baionarrak. Honako lotura honetan irakur daiteke Berria egunkarian liburuaren harira Bidegaini egindako elkarrizketa.

Anabitarte Pasaiako Trintxerpe auzoan hazi zen, eta ELA sindikatuan militatzearren preso izan zuten. Gero, ELA Berri taldeko arduraduna izan zen. Kooperatibismoan ere jardun zuen, Nabarralderen bultzatzaileetakoa izan zen, Orreaga iritzi taldearen sortzaileetakoa ere bai, eta Gaindegiaren sorreran ere jarri zuen bere alea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide